
HAU ez DA GERRA BAT
Lei eta Zan-en arteko amodioa azkenetan dago. Den-denak huts egin du bien artean eta, gerra-zelaitik ihes egiten duten bitartean, iheserako zubi guztiak erretzeari ekin diote. Orduantxe, Magenta agertu da, piztu berri den gerrako frontetik datorren soldadu gupidagabea.
Fikzioaren bidez, giza harremanen porrotaren atzean dagoen errealitatea ulertzen lagunduko digun lan bat, espazio emozional eta poetiko berezi batean eraikia.
Hau ez da gerra bat formatu handiko lan bat da, espazio eszenografiko ikusgarri batekin.
Unibertso dramatiko berritzaile bat eskainiko digu, antzezlanaren inguruan eraikiko diren hainbat ekintza transmediaren bitartez: pertsonaien iragana ezagutzeko audioak (www.hauezdagerrabat.eus), disko bat piezaren soinu-bandarekin, eta Bunker izeneko aurre-ikuskizun berezi bat.
Estreinaldia:
2023ko maiatzaren 10ean, Gasteizko Printzipal Antzokian
Iraupena: 75 minutu
Hizkuntza: Euskara
